Movistar euskaraz
Movistar konpainiak euskaldunok 3. mailako bezeroak garela agerian utzi dit gaur. Izan ere, 1004 telefonora deitu dudanean nire sakelako telefonoaren azken fakturari buruzko informazioa jasotzeko, aukera eman didate zortzi hizkuntzatan mintzatzeko (tartean katalana eta galegoa), baina ez euskaraz. Hego Amerikako doinua zuen emakumeak gizabide onez tratatu nau hasieran, baina amore eman nahi ez zuen euskaldun «gatazkatsu» horietako bat nintzela ikusita, mespretxuz esan dit Movistarrek nonbait ez duela ikusi bezeroen artean nahikoa eskaera gure hizkuntzan arreta-zerbitzua ezartzeko. Eskutitz honen bidez Movistarreko sakelakoaren bezero euskaldunei dei egin nahi diet 1004 telefonora hots egiteko eta euskarazko zerbitzua eskatzeko. Ikus dezatela ez garela hutsaren hurrengoak.
Mikel Alberro. Donostia.